Film giroko argazkiak

Pasioa sortzen didan ezer badago, film giroko argazkiak ateratzea da, giroak sortu eta argazkietan sentimenduak transmititzeko.

Buruan dudan ideia aurrera eramateko prozesuaz disfrutatzea gustatzen zait. Artea, diseinua, zinea, argia, ilunabarrak, detaile txikiak erreferentzi bezala erabiliz inspirazioa bilatzen dut eta lokalizazio egokiak bilatuko ditut argazkietan film giro on bat sortzeko.