Nire lana objektu edo pertsona bati argazki bat ateratzea baino haratago doa. Proiektu bat edo enpresa bat badaukazu eta bere funtsa irudi on batekin transmititzea nahi baduzu, gustura lagunduko dizut.

Marka edo enpresa batentzat irudi on bat ematea ezinbestekoa da, eta zer esanik ez gaur egun internet eta sare sozialetan. Horregatik marka irudi on bat eta argazki egoki batzuk beharrezkoak dira zure markaren nortasuna zure bezeroei ezagutzera emateko eta zure konpetentziak bereiziz nahi dituzun baloreak transmititzeko. Horretarako, hasieratik elkar ezagutzea beharrezkoa da, tratu hurbil bat izan eta bide berdinetik ekinez emaitza onenak lortzeko.

Bezeroa

Lan egiten dudan bezeroen gehiengoa ostalaritzatik, jantzi dendetatik, musikatik eta bezero partikularretatik dator. Baina aurrera atera nahi duzun edozein proiekturekin lagunduko dizut. Enpresa bat badaukazu eta irudi eta argazki on batzuekin Interneten ikustera eman nahi baduzu, gogotxu azalduko naiz proiektua ezagutu eta aurrera eramateko.